miércoles 14 de enero de 2009

EGINDAKO TELEBISTAK

Blog honetan agertzen diren telebisteei buruzko deskripzio txiki bat egitea komenigarria izango zela uste izan dut. Gorka Palazio irakaslearen gidaritzapean eginiko bi telebista eta bideolan bat aurki ditzakegu bertan.

- Bideolanari dagokionez, Gora Labaka, Joseba Pujanak eta hirurok egin genuen satelite bidezko telebistari buruzko bideo muntaia sinple eta labur bat da. Bertan telebista forma berri honi buruzko zenbait informazio ematen dugu. Bideoaren kalitatea oso ona ez izan arren, ideia gutxi eta bitarteko eskasak erabiliz zehozer egitea lortu genuen.

- "artabe alternative tb" izeneko telebista nik neuk mogulusen eginiko telebista da, non 60 eta 70garren hamarkadetako rock eta blues musika talde batzuen bideoklip eta zuzeneko kontzertuak ikus daitezkeen: Rory Gallagher, Creedence Clearwater Revival, Led Zeppelin, Canned Heat, Free, Stevie Ray Vaughan... eta antzeko talde eta bakarlari ikaragarrienak besteak beste.

- "kirola bizi tb" telebista taldean egindako kirolari buruzko telebista da. Bertan kirol modalitate guztiekin (Futbolaz haratago kirol gehiago dagoela ere kontuan hartu dugulako diot hau) zerikusia duen edozer aurki dezakegu: Partiduak, elkarrizketak, Konbateak, rallyak, bideo barregarriak, kirolari ospetsuei buruz eginiko bideo muntaiak... Kirol zaleei zuzenduriko 12 orduko telebista. Gozatu!!!!