Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…
a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
Ez naiz publizitatean asko zentratu baina Banner-ak eta pop-up-ak topatu ditudala bisitatu ditudan orrialdeetan seguru nago.
b) Ze markarekin egin duzu topo?
Begi aurrean marka asko izan ditudan arren, ez dut bat ere ez gogoratzen...., benetan.
c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
Berria-ren webgunean "Egunkaria auzia" jartzen zuen albistea bakarrik gogoratzen dut argi eta garbi.
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?
Etengabe jasotzen dugun iragarki saturazioa hain da ikaragarria, bai kalean, telebistan, prentsan edota kasu honetan internet-en, nolabait publizitateaz paso egitea eta atentziorik ez prestatzea berezko errefleju bezala ateratzen zaidala.
Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
Bai, eta uste baino gehiago gainera. Hala ere, aipatu behar dut bisitatu ditudan webguneak: Berria.info, msn... berez letra eta albiste askoko webguneak direla eta hori dela eta hainbeste titulu eta artikuluren artean publizitatea informaziotik bereiztea zailagoa dela. Agian beste webgune mota batzuk bisitatu izan banitu (marrazkiekin edota ez hainbeste letratakoak) errazago bereiztuko nukeen publizitatea. Baina aurrean aipatutako moduan iragarkiez paso egitea da ohikoena nire kasuan behientzat, eta uste dut internet erabiltzaile gehienentzat ere.
e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.
Nire ustez interneteko publizitateak eraginkortasuna aspaldidanik galdu du. Hasiera batean, internet-a sortu eta gutxira eraginkorra izango zen akaso, izan ere berritasuna zen eta jendea bereganatzea errazagoa beraz. Baina gaur egun, internet-a sortu eta denbora batera bertako publizitateak gainbehera egin du, ez kopuruan baProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0
ik eta efikazian. Medio guztietan pasatzen den kontu bera gertatu zaio: Hain da ikaragarria publizitate saturazioa, iñork ez dion kasurik egiten,errefusatu egiten dugu. Internet orri batera sartu eta berehala iragarki bat agertzen zaigu musturren aurrean, behin eta berriz agertu eta lehioa ixteko x-ari mila bider eman behar zaion iragarki gogaikarri horietako mordoa dago. Internet-en nabigatzen gauden bitartean agertzen doakigun publizitatea eskibatu beharra ezinbesteko bilakatu da. Bestalde, erabiltzen diren teknikak ez dira batere erakargarriak, sinesgaitzak izateaz aparte askotan virus-en bat izango dutenaren beldur izaten baikara. Horrela jarraituz gero, publizitatea bide txarrean doala uste dut, eraginkortasun guztia galtzeraino; erez irtengo zaigu uko egitea,"in-sentikor" bihurtuko gara bere aurrean. Teknika eta metodo berriak asmatzea ezinbestekoa da, internet-en ez ezik, beste medio guztietan ere.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada